XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriko beste arrats apalian lau katu zahar anjelusian: bat maingu, hirur saltoka, sorginak pujes! zohaitza bidian, nik ikusi ditut amets batian, akelarre, akelarre gainian.

pujes harridura hitza, gutxiespenezkoa.

TESTUAREN INGURUAN Bertsoa ondo irakurri ondoren kantatu ere bai, agian, lan itzazu hurrengo alderdiak: Edukina Azter itzazu banan-banan hamalau ahapaldiak eta osatu gidoi gisako bat.

Gidoiaz baliatuz azaldu bertsoaren argumentua bospasei lerrotan.

Espresaera Zer espresaera darabil Elizanburuk bertsoan zehar?. Zure eritziz, zer lortu du teknika hori erabiliz?.

Neurria eta errima Azter ezazu bertsoa neurri eta errima aldetik.

Zer berezitasun azpimarratuko zenuke?.

Ohar zaitez bertso mota hau bere doinu propioari oso loturik doala; berak ematen dio neurria eta horregatik gerta daiteke lerroetako silaba kopurua denetan berdina ez izatea, baina doinuaren bidez egokitzen dira.

Bestalde, jakizu bertso mota hau bost puntutakoa dela, hirugarren eta laugarren lerroek hogei silabatako puntu bakarra osatzen dutelarik.

Adierazpide bereziak Nola aurkezten edo deskribatzen ditu zahatoa eta kuia bertsoan zehar?. Nolako adierazpideen bidez?.

Idatz itzazu atal berezi horiek eta komentatu.

Balioa Zure eritzian, zertan datza bertso honen balio nagusia?.

Arrazoi ezazu erantzuna aipamenez ere baliatuz.